XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero zaldietatik jaisten ziren hildakoen artean zenbat eme zegoen ikusteko, baina bat bera ere ez zuten aurkitzen esnea emango zuenik.

Berriro zaldietan igon eta beste samalda baten atzetik aritzen ziren.

Honela, samaldak bakandu ziren eta ehiztariek ez zuten animaliarik ikusten.

Ihes egindakoen aztarnak segitu zituzten.

Ezin izan zuten katilu bat gazela esne ere lortu.

Bost ehiztariek arrak txabalina eta lantzez hiltzen zituztenean samaldak harrapaladan ihes egiten zuten.

Benedun gazelak aurretik zihoazen.

Eta urketari gazteak arteak jarritako lekuetara heltzen ziren.

Honek horrela hiru esnedun gazela harrapatu zituen.

Eraitsi zituen, esne onena, koipetsuena aukeratu zuen eta bere ontzitxoan gorde zuen; bestea zahagian sartu zuen.

Berandu gabe, bost zaldizkoak heldu ziren.

Ikusi zuten urketaria eta bere hiru esnedun gazelak eta esan zuten: - Emaiguzu gazelen esnea.

Zuri ez zaizu ezertarako balio, gure aitaginarrebak ez dizu ezer onartuko ta.

Urketariak esan zuen: - Hola da, hemen dut gazela esnea.

Emango dizuet, baina, baldin eta sorbaldatan halaga-nu-matrak (3) Gurutze bat borobil baten barruan; aintzina esklabuak markatzeko seinalea egitea uzten badidazue denok.

Bost zaldizkoek esan zuten: - Urketari alu alena! Zer proposatzeko ausardia duzu?.

Urketari gazteak esan zuen: @- Kalean irainak entzuten direnean ez datoz hauek jatorri oneko jendeak eginak, eta norbaitek zerbait eskatu behar duenean, nahikoa zuhurra izan ohi da bere ezpainak irainez ez zikintzeko.